Garbitzaile lan poltsa osatzeko deialdia

Guaixe 2017ko mar. 7a, 18:33
Olatzagutiko udaletxea.

Olatzagutiko Udalak aldi baterako garbitzaileen lan-poltsa bat osatzeko deialdia onartu du, sortu daitezkeen beharrei aurre egiteko. Harretan izena emateko honako baldintzak bete behar dira: 16 urte beteak izatea, oinarrizko ikasketen ziurtagiria, euskararen ezagutza (B1 ahozkoa) eta Altsasuko enplegu bulegoan izena emanda egotea. Interesatuak dokumentazioarekin batera instantzia udaletxeko erregistroan aurkeztu beharko dute hilaren 20ko 14:00ak baino lehen.

Bestetik, baso komunalean aziendak libreki bazka ahal dezaten nahi duten herriko abeltzainak azienda mota, kopurua, haien krotalak eta osasun txartelak udaletxean aurkeztu beharko dituzte. Behin hori eginda baso komunalean bazkatu ahalko dira martxoaren 31tik eta 2018ko ilbeltzaren 20an atera beharko dira. Zaldiak, berriz, 2018ko martxoaren 28ra arte egon ahalko dira, betiere zehaztutako eremuan baldin badaude. Dagokien tasak ordaindu beharko dira ere.