guaixe.eus

Yamagutxi komiki tertulia

  Kirola  Sakana
Hilero, jende multzo bat bildu ohi da komikien inguruan duten jakin- minak bultzatuta. Zehatz- mehatz, hilabeteko hirugarren asteko asteazken guztietan bildu ohi gara Iruñeako Yamaguchi liburutegi publikoan, arratsaldeko 19:30ean.Mahai inguru hauetan, lagun multzoa (gazte eta heldu, gizon eta emakume, hala nola bertako edota atzerritarrak) genero bat, komiki zehatz bat edota gai bat lantzen dugu, beti ere komikiaren inguruarekin erlazionatuz. Honela, ikuspuntu ezberdinak bateratu eta eztabaida daitezke, edonork ikasia uste zuenari momentu batean hamaika bitxikeria aurkituko dizkiolarik. Bilera hauek jende guztiari irekita daude eta edonor libre da bertan agertzeko. Gogoa eta jakin- mina besterik ez da behar.Hilero zeri buruz hitz egin behar den jakiteko, web gune bat sortu da interneten:http://www.yamaguchicomic.com/Gainera liburutegiak komiki mahai ingurua babestu eta laguntzen du bere liburuen artean komiki katalogo zabala duelarik. Besteren artean komiki klasikoak, egile berezien lanak, komiki arraroak eta nola ez argitaletxeek argitaraturiko berrienak ere.Adibidetzat, azken mahai inguruan Alan Moor-en "The Watchmen" komikia eta filma eztabaidatu ziren apirilaren 22an. Bertan biak konparatu  eta zenbait konklusiotara iritsi zen: komikia argitaratu zen momentuan komikiak krisian zeuden eta gaur egun baino zentzu gehiago izango zuela komikiak garai hartan. Hala ere, liburu edota pelikula gisa nahiko ongi daudela gaur egun ere argitu zenHurrengo bileran, maiatzaren 20an, arratsaldeko 19:30ean mangari buruz hitz egingo da eta zehazki "El almanaque de mi padre", "MW" edota "La biblia en manga" komikiak aztertuko dira. Horretaz gain Myaku elkartearen bigarren komiki lehiaketara aurkezturiko lanak epaituko dira. Hilabete honetan bete da lehiaketara aurkezteko epea eta mahai inguruko jendeak aurkeztu diren hainbat lan  irakurri eta beren ikuspuntua eskainiko du elkarteari lagungarri izango zaiolarikBai jakin- minak bultzatuta  edota komiki zaletu amorratua bazara, nahi izanez gero, badakizu hurrengo bilera noiz eta non izango den.Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.comwww.fanzinemyaku.blogspot.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak