Bi udalek kooperaziorako funtsarekin bat egin dute

Guaixe 2014ko urt. 22a, 18:00

Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak Kooperaziorako Tokiko Funtsa sustatzen du 1999tik. Aurten Nafarroako 107 udalek egin dute diru ekarpena hirugarren munduko herrialdeetan proiektuak egin daitezen. Joan den urtean funtsean 159.811 euro jaso ziren. Aurretik zeuden beste 7.000 euro batu zaizkie. Diru horrekin Afrikan zazpi egitasmo eta Hego Amerikan beste bat garatu dira. Ura, osasuna eta elikadura izan ziren egitasmo horien ardatza.

2013an diru-laguntza eman zuten udalen artean Ergoiena eta Altsasu zeuden. Sakanako gainontzeko udalek normalean Gobernuz Kanpoko Erakundeen bidez kudeatzen dituzte kooperaziorako diru-laguntza horiek.