guaixe.eus

Nafarroako Kutxaren desagertutako lanen artean Poyoren bat dago

  Gizartea  Altsasu  Sakana
Kontuz elkarteak jakinarazi duenez kutxaren arte-ondare bildumatik 157 obra desagertu dira.

Finantza erakundearen arte ondarearen egungo jabe den Nafarroako Kutxa fundazioak berriki artelanen inbentarioa aurkeztu zuen. Kontuz elkarteak atzo 2011n egindako azken inbentarioa egin zuen publiko eta bi zerrendak alderatuta 157 artelan falta direla ondorioztatu du elkarteak. Ondare horrekin zer gertatu den argitzeko eskatu du elkarteak. Desagertutako obren artean Txuspo Poyoren Mujer en el vacio argazkia (192x125) dago. 1.200 eurotan eskuratu zuen kutxak.

Artista sakandarren obra gehiago daude Nafarroako Kutxaren arte-ondaren bilduman. Asun Goikoetxearen zeruak serieko teknika mistoko bi pieza, 1.200 eurotan eskuratua. Dora Salazarren Soliloquio I eskultura, 6.000 eurotan bereganatu zuena eta Txupo Poyoren izenbururik gabeko argazki bat (210x310).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak