guaixe.eus

Izartelek telefonia eta Internet eskaintza berria aurkeztu du

  Gizartea  Arbizu  Ergoiena  Etxarri Aranatz
Udalak telefonia enpresaren kudeaketa Knet enpresaren esku utzi du.

Telekomunikazio enpresa handiekin lehiatzea zail zuen Arbizuko Udalaren telefonia enpresak. Lehiakortasun handiko merkatu horri aurre egiteko Arbizuko Udalak erabaki du bere telefonia enpresaren, Izartelen, kudeaketa beste enpresa bati ematea. Errioxako Knet-ek hartu du kudeaketa bere gain eta bera lehiatuko da enpresa handiekin.

Knet-eko ordezkariak aste honetan tarifa eskaintza berrien aurkezpenak egin dituzte Arbizun, Ergoienan eta Etxarri Aranatzen; Izartelek zerbitzua eskaintzen duen hiru udalerrietan hain zuen ere. Arbizuko enpresak telefonoa eta Interneta etxean eta mugikorrean eskaintzen ditu hilero 36,30 eurotik (BEZ barne) aurrera.

Informaziorako
902 449 090 telefonora hots egin behar da edo Arbizuko udaletxetik pasa behar da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak