Beraza lesionatuta Nafarroako Gazteen Lau t´erdiko final zortzirenetan

Guaixe 2014ko aza. 12a, 08:18

Etxarrengo Aranburu pilotalekuak hartu zituen partidak

Guillermo Mazo Memorialeko edo Nafarroako Gazteen Mailako Lau t´erdiko Txapelketako final zortzirenetako partidak jokatu ziren atzo Etxarrengo Aranburu pilotalekuan. Tartean Irurtzungo Beraza pilotariak Laso izan zuen aurkari. Baina irurtzundarra lehendabiziko tantoan lesionatu egin zen, eta partida utzi behar izan zuen. Lasok egin du aurrera

Emaitzak
Laso (Huarte) 18 – Beraza (Irurtzun) 1 (Beraza lesionatuta lehen tantoan)
Irurita (Oberena) 18 – Lazkanotegi (Bortziriak) 10
Medina (Erreka) 18 – Anso (Zugarralde) 15
Zalduendo (San Migel) 1 – Iribarren (Oberena) 18