Munduko gazta txapelketatik hiru sari Sakanara

Guaixe 2014ko aza. 18a, 13:56
Ezkerretik bigarrena saritutako unanuarra.

Unanuko Balda-Artolaren, Olatzagutiko Quesos La Vasconavarraren eta Julen Karasatorreren eta Nerea Luisen gaztak saritu dituzte.

Londonen jokatu berri da World Cheese Awards txapelketa, munduko gazta sariketa garrantzitsuenetakoa dena. 33 herrialdetako 2.600 gazta aurkeztu dira lehiaketara eta haiek hainbat jatorritako 250 dastatzailek epaitu dituzte. Idiazabal jatorri izendapenak 29 sari jaso ditu.

Horien artean Sakanako hiru gazta ekoizle daude. Balda, Artola y otros unanuarrek ekoizten duten Beriain markako gaztak brontzezko domina irabazi du, asteko bi tona baino gutxiagoko ekoizleen mailan. Idiazabal mailan super-urrezko garaikurra lortu du Vasconavarra markako gaztak, Olatzagutiko izen bereko enpresak ekoizten duena. Haiekin batera, Agurainen June gazta ekoizten duten Julen Karasatorre etxarriarrak eta Nerea Luis lakuntzarrak brontzezko domina eskuratu dute ardi esnez egindako gazta gogorren mailan.