Udalak hiru baso aprobetxamendu enkante bidez saldu nahi ditu

Guaixe 2014ko aza. 19a, 09:42

Arakilgo Udalak Aizkorben eta Errotzen dauden baso aprobetxamendu bana enkante publiko bidez saldu nahi ditu. Aizkorbekoa Goiko mendian eta Iturberrieta dermiotan dauden 7.005 larizio pinu dira. 1.474,9 metro kubiko zur eta 1.019 metro kubiko egur kubikatzen dute. Haiengatik Arakilgo Udalak 32.208,45 euro eskatzen ditu.

Errozko mendi handian eta txaparral dermiotan dauden larizio pinuen bi lote saldu nahi ditu ere Arakilgo Udalak. Aurrena 1.191,5 metro kubiko zur eta 2.511,9 metro kubiko egur egiten dute. Bigarrenak, berriz, 562,1 metr kubiko zur eta 229,3 metro kubiko egur kubikatzen dute. Biengatik 47.315,85 euro eskatzen du udalak. Bi herrietako baso aprobetxamenduengatik eskaintzak aurkezteko epea azaroaren 27an despeditzen da.