guaixe.eus

Zazpi enpresek egindako inbertsioengatik 3,6 milioi euroko laguntza jasoko dute

  Ekonomia  Arbizu  Ergoiena  Hiriberri  Lakuntza  Uharte Arakil

Ibarreko enpresek lagundu zitekeen 28.273.750,62 euroko inbertsioa egin dute eta 69 lanpostu sortu. Nafarroako Gobernuak 3.610.640,83 euroko diru-laguntza eman die.

Laguntzetako lau industriako enpresek (Lakuntzako hiru), nekazaritza-elikagaien sektoreko beste bik eta lehen sektorearekin lotutako beste proiektu batek jaso dituzte. Guztien proiektuak aurten edo heldu den urtean despedituko direla jakinarazi du foru administrazioak. Hala ere, dirua heldu den urtean jasoko dute.

Lehen lehendakariorde Lourdes Goikoetxeak jakinarazi duenez, “hemendik aurrera 2015-2017 urteetarako enpresetarako diru-laguntzak programatzeko beste aldi bat hasiko da: lastailaren 3an sinatutako Jarduera Ekonomikoa eta Enplegua Suspertzeko Akordioaren ondorioa da”. Goikoetxeak jakinarazi duenez, akordioan 353 milioi euro erabiltzeko konpromisoa hartzen da enplegu- eta berrindustrializazio-politiketarako. Gobernuak ere berrikuntzarako lehen laguntza-deialdirako gastua baimentzea onartu du, industria sustatzeko programa horren barnean sartzen dena; 2015-2016 aldirako 7,8 milioi euro izanen dira.

Diru-laguntzak

Enpresa Herria

Lagundu

zitekeen inbertsioa

Laguntzaren ehunekoa Diru-laguntza Sortutako enplegua Jarduera
Avicola San Miguel Hiriberri 725.477,7 %19 137.840,77 0 Ongarrien fabrikazioa
Uhalrod SL Uharte Aarakil 6.800.000 %20  1.360.000 15 Alanbrea, kateak eta malgukiak
Aceros Moldeados de Lacunza SA Lakuntza 3.900.000 %10 390.000 17 Burdin eta burdin aleazioen produktu basikoak
Sakana S. Kooperatiba Lakuntza 15.900.000 %10 1.590.000 34 Besteen bidezko ingeniaritza mekanikoa
Industrial Barranquesa Lakuntza 493.198 %7 34.523,86 0 Produktu metalikoen ekoizpena
Agotzaina SL Arbizu 305.000 %15 45.750 2 Elikagaien ekoizpena
Felix Resano Igoa Ergoiena 150.074,87 %35 52.52.526,2 1 Gaztagintza
Guztira   28.273.750,62   3.610.640,83 69  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak