Urteurreneko begirada

Guaixe 2014ko aza. 28a, 09:16

Atzera edo aurrera? Edo bietara? Norako begirada da? Norberak aukeratu dezake erantzuna. Baina begirada hori da, hain zuzen, Bierrik fundazioaren urteurreneko protagonista. Duela 20 urte sortu zen, elkarte gisa. Bere egitekoa Sakanako euskarazko hilabetekariari babesa ematea. Abenduan 20 urte beteko ditu Guaixek, hilabetekari zena astekari bihurtuta. Eta begira da 20. urteurrena gogorarazten duen spot-aren ardatza. Urko Mauduit irudigile eta sortzaile irurtzundarraren lana da.