Elkarlan zabala Haize Berriak bandaren abenduko kontzerturako

Guaixe 2014ko abe. 13a, 12:35
Haize Berriak banda.

Abenduaren 20an, larunbatean, 19:30ean Altsasuko Burunda pilotalekuan 70 musikari eta 100 haur kantari ariko dira, Felix Linaresek aurkeztuta

Dagoeneko hainbat sarrera salduak daude emanaldirako. John Williansek konposatutako soinu bandekin osatutako egitaraua izanen da entzungai. Hura interpretatzeaz Zumarragako eta Haize Berriak bandak arduratuko dira. Haiekin batera, Irurtzun, Lakuntza, Etxarri Aranatz eta Altsasuko musika eskoletako haur kantariak, Amaia Razkin biolin bakarlaria eta Jasone Etxebeste klarinete bakarlaria ariko dira. Guztiak Luis Orduña zuzendariaren esanetara.