Etxarrik irabazi du Altsasuren kontrako derbya eta lider jarraitzen du

Guaixe 2014ko abe. 15a, 08:45
Etxarrik lider jarraitzen du.

Erregional maila. 14. jardunaldia. Etxarri Aranatz 6 – Altsasu 1

Erregional mailan Sakanako bi taldeen arteko derbya hartu zuen San Donato futbol zelaiak igandean. Etxarri Aranatzek lider izaten jarraitzeko 3 puntuak behar zituen eta irabaztera atera zen hasieratik. Horrela, partida hasi eta berehala aurreratu ziren etxarriarrak, Gorriz atezainak 90 metrotik sartutako gol ikusgarriari esker. 13. minutuan Altsasuko atezainak penaltia egin zuen eta Altsasu jokalari bat gutxiagorekin geratu zen. Pablok Etxarriren aldeko bigarren gola sartu zuen hamaika metroetatik eta Mikelek hirugarrena 20. minuturako.

Hala ere, Altsasuk ez zuen etsi eta Dariok 3 eta 1ekoa ezarri zuen markagailuan, areaz kanpotik sartutako gol ederrarekin. Urkiak Etxarriren laugarren golarekin erantzun zuen eta horrela iritsi ziren atsedenaldian. Bigarren zatian, Javi Ruedak eta Mikelek markagailua borobildu zuten, beste bi gol ederrekin. Altsasuk beste golen bat egiteko aukera izan zuen, batez ere falta jaurtiketetan, baina defentsa lanetan fin ibili ziren etxarriarrak. Aipatzekoa da partida osoan zehar bi taldeek izan zuten kiroltasuna. Bukaeran, 6-2 irabazi zuen Etxarrik eta lidergoa sendotu zuen. 34 puntu ditu Etxarrik, Arrotxapea bigarrenak baino 4 gehiago. Altsasu 9. Postura jaitsi da, 21 punturekin.

Asteburuan Berriozarren kontra jokatuko du Etxarrik eta Altsasuk Lekunberriko Beti Kozkor B taldea hartuko du Dantzalekun.