Pentsioen sistema publikoaren defentsan

Guaixe 2014ko abe. 17a, 13:16

Aurretik Irurtzungoan eta Etxarri Aranazkoan egin bezala, Sasoia, Nafarroako jubilatuen elkarteak gaur kontzentrazioa egin du Altsasuko azokan. Sasoiako kideek adierazi dutenez, “pentsioen sistema publikoa ez dago krisian, baina botereak hori desagerrarazi nahi du”. PPren gobernuari pentsioak “arriskuan jartzea” leporatu diote. Horregatik, pentsio sistema publikoa defendatzeko deia egin dute Sasoiako kideek. “Pentsioen fondoa ez da langileriaren dirutik bakarrik hornitu behar, metatzen den ondasun eta aberastasun orokorretik baizik”.