Abeltzainendako argibideak

Guaixe 2014ko abe. 17a, 19:23
Abeltzainak kultur etxean Esparzaren esanak entzutera elkartu ziren.

Europako Nekazaritza Politika Bateratuko (NPB) berria azaltzeko eskualdez eskualdeko bilera erronda egiten ari da Jose Javier Esparza kontseilaria. Astelehenean Irurtzunen izan zen 60tik gora abeltzainen aurrean etorriko den Europako politikaren inguruan argibideak ematen. NPBko ildo nagusiak aletu eta haren konplexutasuna nabarmendu zuen. Eskubideak berritu beharko direla eta Nafarroako Gobernuaren nahien berri eman zuen. Bileran izan ziren abeltzainetako batzuk adierazi digutenez, berritik ezer gutxi kontatu zuen. Bakarren batek hauteskunde aurreko mitin baten itxura ere hartu zion.