Sunsundeguin aukeratu dituzte langileen ordezkariak

Guaixe 2014ko abe. 23a, 17:47

UGT sindikatuak jakinarazi duenez, haiek izan dira Sunsundeguin langile ordezkari gehien lortu duen indarra, 4. ELAk 3 eskuratu ditu eta LABek 2. Oraingo bederatzien aldean, aurreko enpresa batzordean 13 kide zeuden. Hartan UGTk 5 ordezkari zituen, ELAk 5 eta LABk 3.

Bestalde, CCOOk jakinarazi du Olatzagutiko Canteras Aldoyar enpresako langileen ordezkaria bere sindikatukoa izanen dela.