Altsasu eta Irurtzun Espainiako Kluben Txapelketan

Guaixe 2015ko urt. 13a, 09:41

Irurtzun A taldean ariko da eta Altsasu B taldean

Aurreko asteburuan hasi zen Espainiako Kluben Pilota Txapelketa. Esku pilota kategorian 10 klub lehiatuko dira, bi multzotan banatuta. A multzoan daude Oberena, Errioxako San Cosme, Burgoseko San Cristobal, Errioxako Titin III.a eta Irurtzun. Eta B multzoan Paz Ziganda, San Migel, Altsasu, Naxera eta Oberena.

A multzoan Irurtzunek atseden jardunaldia izan zuen. B multzoan Altsasuk Naxeraren kontra jokatu zuen Errioxan eta bi partidak irabazi zituen. Banakakoan Altsasuko Peñasek 10-3, 4-10 eta 5-4 irabazi zion Larreari eta Beitia-Gorriti bikote altsasuarrak 10-5 eta 10-6 hartu zituen menpean Naxerako Prado-Garcia.