Gaztagile diplomatuak

Guaixe 2015ko urt. 13a, 19:16

Ordiziako eguberritako ezohiko azokaren baitan, abenduaren 31n, Idiazabal Gazta Jatorri Izendapenak 2014an nazioarteko lehiaketetan saria lortu zuten gaztandegiei aitortza egin zien. Ekitaldian Idiazabal Gazta Izendapeneko Kontseilu Arautzaileko presidente Jose Mari Ustarrozek izendapena eta Idiazabal gaztaren itzala eta izen ona zabaltzeko gaztandegien egindako lana eskertu zuen.

Ekitaldian gaztandegi bakoitzak diploma bana jaso zuen. Haien artean Londongo World Cheese Awards txapelketan saritutako hiru sakandarrak zeuden: Balda, Artola y otros (Beriain marka, Unanu), La Vasconavarra (Vasconavarra marka, Olatzagutia) eta Julen Karasatorre etxarriarrak eta Nerea Luis lakuntzarrak (June, Agurain).