Altsasuk garaipenarekin debutatu zuen Espainiako Kluben arteko Txapelketan

Guaixe 2015ko urt. 20a, 11:01

Huarte Iruñearen kontra buruz-buru eta binaka irabazi zuen Altsasuk. Irurtzunek, aldiz, San Cosmeren kontra banakakoa irabazi zuen eta binakakoa galdu

Asteburuan Espainiako Kluben Arteko Pilota Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen. A multzoan Irurtzunek San Cosme izan zuen arerio. Banakakoan Irurtzungo Armendarizek Maute menpean hartu zuen (10-6 eta 10-9) baina Binakakoan Irurtzungo Ongayk eta Bergerak Gomez eta Sanchezen kontra galdu egin zuten (0-10 eta 8-10).

B multzoan Altsasuk eta Uharte Iruñeak lehia bizia izan zuten. Banakakoan Altsasuko Beitiak Sarasari irabazi zion (10-4, 8-10 eta 0-5) eta binakakoan Azpiri eta Peñas altsasuarrek garaipena lortu zuten Yoldi eta Linzoainen kontrako lehia estuan (4-10, 10-9 eta 4-5).