Nekazal turismo gida

Guaixe 2015ko urt. 27a, 15:13
Gidaren azala.

Nafarroako Elkarte Turistikoen Federazioak berriki aurtengo Nafarroako Nekazal Turismo Gida argitaratu du. Gidaliburuak herrialdeko nekazal turismoko eskaintza nagusia barneratzen du era sakon eta irudietan. Gidak Nafarroako eskaintzaren berri eskualdeka eta alojamendu motaren arabera ematen du.

Nafarroako Elkarte Turistikoen Federazioko kide hamar elkarte dira. Horietako bat da Aralar-Urbasa izenekoa, Leitzaldea, Lekunberri, Larraun eta Sakana hartzen dituena. Elkarte horretan ibarreko lau alojamendu daude: Martxoenea (Arruazu), Etxeberria eta Etxeaundia (Lakuntza) eta Urbasa-bide (Olatzagutia).