Gaur hasiko da Mallorcako Challengea, igandea bitartean jokatuko dena. Talde askok denboraldi berriari hasiera emango diote Mallorcan, tartean Sakanatik sortutako Rural Kutxa-Seguros RGA taldeak. Lluis Mas, David Arroyo, Sergio Pardilla, Jose Gonçalves, Ricardo Vilela, Eduard Prades, Francesco Lasca, Antonio Molina, Hugh Carthy eta Heiner Parra. Mallorcako proban ere denboraldiari hasiera emango dio Hiriberriko Imanol Erbitik (Movistar). Alejandro Valverde, Jonathan Castroviejo, John Gadret, Jesus Herrada, Beñat Intxausti, Ion Izagirre, Javi Moreno, Jose Joaquin Rojas, Fran Ventoso, Giovanni Visconti eta Rory Sutherland izango ditu taldekide.
Bestalde, Jose Luis Arrieta uhartearrak zuzendutako Movistar Team izan zen Australiako Tour Down Under probako talderik onena. Lobatok Stirlingo etapa iraazi zuen eta Ruben Fernandez 5.a izan zen sailkapen orokorrean Gauzak ongi hasi dira Movistarrendako.