Sakana Fiturren

Guaixe 2015ko urt. 29a, 17:42
Nafarroako eskaintza jendeak poliki erakarri du.

Atzo zabaldu zituen ateak Madrilgo nazioarteko turismo azokak, Fiturrek. Nafarroako Gobernuak herrialdearen eskaintzaren berri emanez standa prestatu du. Han besteak beste Sakana zeharkatzen duten motorzaleendako ibilbideen berri ematen da. Plazaola Turismo Patzuergoa ere Fiturren dago, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak natur bideen inguruan prestatutako standean. Patzuergoko kudeatzaile Maitena Ezkutarik arratsaldean Plazaola, itsasoaren eta mendiaren artean izenburuko aurkezpena eginen du. Plazaola ibilbidean izan diren aurrerapenen berri emanen du, besteak beste. Ondoren eskualdeko artisau jakiak dastatzeko aukera izanen da.