Finantza bulegoak gutxiago

Guaixe 2015ko urt. 31a, 18:05
La Caixaren Altsasuko bulegoa zena itxi zutenekoa.

Finantza krisiaren ondorioz finantza sektorean aldaketa ugari izan dira. Nabarmenetako bat bankuen artean izan den kontzentrazio prozesua. Duela zazpi urte 60 bat ziren merkatuan lehiatzen ari ziren banku eta kutxak; gaur egun, berriz, 20 bat dira. Horrek bulegoen itxierak ekarri ditu. Sakanan ere izan dira halakoak, adibidez, CaixaBankek CAN bereganatu zuenean, Altsasuko bulegoa itxi zuten (2012ko udazkena). Abenduaren 11n itxi zituen ateak Etxarri Aranazko Banco Popularraren bulegoak, 1975eko irailetik zabalik zegoena.

Gaur egun finantza erakundeek 23 bulego dituzte Sakanan. Fusio prozesuen ondoren zazpi bulego besterik ez dira kutxenak, 4 Laboral Kutxarenak eta 3 Rural Kutxarenak. Gainontzeko bulegoak banku handienak dira. Eta guztien buru CaixaBank da. CANen negozioa bereganatu ondoren bulego bakarra izatetik zortzi izatera pasa da. Bina bulego dituzte ibarrean Sabadell-Guipuzcoanok, Santanderrek eta Popularrek. Bana, berriz, BBVAk eta Kutxabank-ek.

50 urte
Ilbeltzean bost hamarkada bete ditu Laboral Kutxak Altsasun duen bulegoa. Kutxa horrek Nafarroan zabaldu zuen aurreneko bulegoa da.


Herria                Finantza erakundeen bulegoak
Irurtzun            Banco Popular, Banco Sabadell-Guipuzcoano, CaixaBank, Laboral Kutxa, Rural Kutxa.

Uharte Arakil    CaixaBank, Rural Kutxa.

Lakuntza           CaixaBank, Laboral Kutxa.

Arbizu               CaixaBank.

Etxarri Aranatz  CaixaBank, Laboral Kutxa.

Urdiain              CaixaBank.

Altsasu             BBVA, Banco Popular, Banco Santander, Banco Sabadell-Guipuzcoano, CaixaBank,   Kutxabank, Laboral Kutxa, Rural Kutxa.

Olatzagutia      Banco Santander, CaixaBank.



Bulego kopurua
CaixaBank                  8
Laboral Kutxa             4                        
Rural Kutxa                3
Banco Popular            2
Banco Sabadell-Guipuzcoano    2
Banco Santander        2
BBVA                         1
Kutxabank                 1
            Guztira        23