Polizia Nazionalak NAN (Nortasun Agiri Nazionala) herrietan tramitatzeko 157 hitzordu bertan behera utzi ditu Leitzan, Altsasun, Tafallan, San Adrianen eta Elizondon, prozesua egiteko beharrezkoak diren gailu eta aplikazioetan arazo informatikoak dituztelako. Polizia Nazionala Iruñeko bulegotik kaltetuekin harremanetan jartzen ari da, gertatutakoaren berri emateko eta NANa berehala berritzea behar dutenen kasuan, tramitea Iruñean egitea eskaintzeko. Kalteturen batek kontsultaren bat egin nahi badu, ondoko telefonoetara hots egin dezake: 948 292 935, 948 292 936, 948 292 937 eta 948 292 938.
Oraindik ez dakite noiz jarriko den martxan, atzera ere, herrietan NAN tramitatzeko zerbitzua.