LABek 1.200 euro bildu ditu Ziburuko ikastolarendako

Guaixe 2015ko urt. 30a, 10:15

Ilbeltzaren 22an eraman zieten dirua eta Ziburuko ikastolak eskerrik beroenak eman dizkio sindikatuari

Jakina da Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren egoera. Ikasleak eskola publikoaren ondoan dauden etxola batzuetan daude eta Ziburuko auzapezak ez die bertan jarraitzeko baimenik ematen. Argindarra kentzeaz gain, eguneko 100 euroko isuna jarri diete, eta dagoeneko 8.000 euroko isuna ordaindu dute ikastolak bertan jarraitzeagatik. 

Sakanako LAB sindikatuak, egoera salatzeaz gain, enpresetan diru-bilketak abiarazi zituen, elkartasuna azaldu eta Ziburuko ikastolak dituen gastuak eta zorrak arintzen laguntzeko. Udazkenean GH Guema, GH Mecalsa, Aceros Moldeados, Magotteaux eta Sunsundeguin diru bilketa egin zuten eta 1.200 euro bildu zituzten. Diru hori Ziburura zuzenean eraman zuten GH-ko LABeko ordezkari sindikalek ilbeltzaren 22an. Ziburuko ikastolako gurasoen elkarteko lehendakari Laida Mujikak egin zien harrera eta eskerrik beroenak emateaz gain, ikastolaren egoeraren berri eman zien. LABetik adierazi dutenez, ekimen desberdinak egiten jarraituko dute, Ziburuko ikastola euskarazko hezkuntzaren alde egiten ari den lana babesteko eta euren egoera larria salatu eta ahal den laguntzarik handiena emateko. 

Egun bi, hiru, lau eta sei urteko 14 ikasle ari dira Ziburuko ikastolan, baina hurrengo urterako 20 izango direla aurreikusten dute, eta ondorengo urtetan 2 urtetik 11 urtera arteko hezkuntza jarri nahi du bertan Seaskak. Beraz, konponbide iraunkor bat eskatzen diote auzapezari. 

Seaskak herenegun jakinarazi zuen Ziburuko ikastola jartzeko lurra erosiko duela jakinarazi du. 300.000 euro biltzeko kanpaina abiarazi du Sehaskak.