Etzi azoka sozialarekin hitzordua

Guaixe 2015ko ots. 1a, 11:05

Igandean, 11:30etik 14:30era, Etxarri Aranazko estalopean

 

Hileko aurreneko igandeetako hitzorduari hutsik egin gabe, Zorri Azoka eginen da etzi Etxarri Aranatzen. Sakana guztiko artisauak elkartuko ditu azokak. Baita barazki ekologiko eta bertako produktuen ekoizleak eta artea ere. Hala, otsaileko azokako gonbidatua zilarrezko bitxigintza lantzen duen Y-Poranga tailerra izanen da. Zorri Azokaren osagarri dira musika, erakundeen informazio eta zabaltze gunea ere. Gainera, truke txoko bat izaten da beti azokan. Interesa dutenek euren arropa, liburuak, diskoak edo bestelakoak eraman ditzakete Zorri Azokan trukatzeko. Gainera, Zorri Azokaren produktuen zozketa ere eginen da etzi.

 

Harremanetarako

Azokan parte hartu nahi dutenek zorriazokainfo@gmail.com helbidera idatzi dezakete.