Irujok ez du Ezkurdia-Zabaletaren kontra jokatuko

Guaixe 2015ko ots. 10a, 09:32
Irujo Nafarroako kirolari onenaren saria jasotzen.

Mina du ezker eskuan eta Altuna III.ak ordezkatuko du

Binakako Txapelketaren barruan larunbatean Ezkurdia-Zabaleta Irujo-Barriolaren kontrako partida zegoen iragarrita. Baina Irujok ezingo du jokatu. Mina du ezker eskuan eta Jokin Altunak, Altuna III.ak ordezkatuko du.

Irujok Nafarroako kirolari onenaren saria jaso zuen atzo. Bertan aipatu zuen eskuan mina duela eta ezingo duela larunbatean Ogetan jokatu.