Asteburuan Espainiako Kluben Arteko Pilota Txapelketako 5. jardunaldia jokatu zen. Eskuzko modalitatean, A multzoan, Irurtzunek eta Oberenak berdindu egin zuten. Banakako partidan Oberenako Etchegoin pilotariak Irurtzungo Mattin Ezkurdia hartu zuen menpean, 10-6 eta 10-9. Aldiz, binakako partida Irurtzunek irabazi zuen. Ongayk eta Irañetak 6-10 eta 9-10 irabazi zieten Mayansi eta Larrayari.
B multzoan Altsasuk bi partidak irabazi zizkion San Migeli. Banakakoan Altsasuko Beitiak Aznarez hartu zuen menpean lehia oso estuan (9-10, 10-5 eta 3-5), eta binakakoan Altsasuko Azpiri eta Peñas Plazaren eta Lanaren gainetik pasa ziren (4-10 eta 2-10).