Ezkurdia-Zubietak materiala aukeratuko dute gaur goizean

Guaixe 2015ko ots. 11a, 09:30
Zabaleta eta Ezkurdia

Arratsaldean Berasaluze II-Zubietaren txanda izango da

Larunbatean jokatuko dute Ezkurdiak eta Zubietak Binakako hasierako ligaxkako 9. jardunaldia, Gasteizko Ogetan. Irujok ezker eskua minduta du eta bere tokia Altuna III.ak hartuko du, eta berarekin batera ariko da Barriola. Lau pilotariek gaur aukeratuko dituzte partidako pilotak, goizeko 11:30ean, Gasteizko Ogetan.

Arratsaldean Bizkaia pilotalekuan aukeratuko dute materiala Berasaluze II-Zubietak eta Urrutikoetxea-Beroizek. Bi bikoak elkarren kontra ariko dira igandean Bilbon.