Zure Guaixe-ko azala

Guaixe 2015ko ots. 20a, 08:03
Astekariko aurreko azalak.

Astekariko norberaren azal ideala egin, gurera bidali eta jasotako guztiak lau aste barru argitaratuko ditugu, 500. zenbakian.

Guaixe astekariak martxoaren 13an 500. zenbakia argitaratuko du. Mugarri horretara iritsita astekaritik sakandarrei gonbitea luzatu zaie: Guaixe-ko azalak sortzea. Nork berea. Eta edozein teknikarekin eginak: ordenagailua, collagea, koloretako margoak… Astekarian argitaratuak ikusi nahiko lituzketen albisteak jaso daitezke azal horretan, beti ere, pertsona eta erakundeei dagokien errespetua gordez.

Azal proposamenak martxoaren 9rako, astelehena, 9:00etarako bidali beharko dira gutunak@guaixe.net helbidera. .JPG edo PDF formatuan izan beharko dute, A4 tamaina eta 200 ppp-ko erresoluzioarekin gutxienez. Azalaren egile edo egileek izen-abizenak gaineratu beharko dituzte. Jasotako azal onenak martxoaren 13ko Guaixeko zenbakian argitaratuko dira. Azal guzti guztiak egun horretan bertan www.guaixe.eus-en ikusgai izanen dira.