Bi ikastetxe software-ko programazio proiektu batean

Guaixe 2015ko ots. 22a, 12:31
Luis Fuentes ikastetxeko ikasleak. Argazkiak: artxiboa.

Lakuntzako Luis Fuentes ikastetxe publikoa eta Burundako Iñigo Aritza ikastola, Nafarroako beste 88 ikastetxerekin batera, Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailan software-ko programazioa erakusteko proiektu batean parte hartzen ari dira. Haren bidez ikasleei informatika-programak diseinatzeko (software) eta robotikako aplikazioetan erabilitako lengoaian idazten erakutsi nahi zaie. Bai Lakuntzan bai Altsasun ikasleak robotikan prestatzen eta Scratch lengoaiarekin programazio-proiektuak garatzen dituzten irakasleak daude eta, horri esker, era oso bisualean, jolas, istorio eta animazio interaktiboak sor daitezke.