Lau gazte udalak kontratatuta

Guaixe 2015ko ots. 26a, 16:34

Lakuntzako eta Etxarri Aranazko Udalak langabezian zeuden lau gazte kontratatu ditu. Lakuntzan bi izan dira sei hilabeterako kontratatuak izan diren gazteak. Etxarri Aranatzen, berriz, kontratatutako gazteak bi izan dira eta udalarendako sei hilabetez ari dira. Kontratazio horiengatik Nafarroako Gobernuak Lakuntzako Udalari 9.000 euro eman dizkio eta Etxarri Aranazkoari 13.500. 25 urte baino gutxiago edo 30 urte eta %33 edo gehiago ezgaitasuna duten gazteak izan dira kontratatuak.