Esako urtegiaren handitzeari buruzko dokumentala

Guaixe 2015ko ots. 27a, 11:55

Gaur, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean ikusgai izanen da

 

Rene Petiten amesgaiztoak dokumentalaren emanaldia Esako urtegiaren handitzearen kontra dauden Esa + Ez eta Aturando Yesa elkarteek egin dute, Eguzki Bideoak-en laguntzaz. Elkarteek euren borroka azaltzeko antolatu dute emanaldia. Hainbat galderari erantzuna eman nahi dio dokumentalak: egokia al da Esa handitzeko eskualdearen geologia? Zer gertatuko da presak ez badio eusten? Zein abiaduran hustuko dira urtegi berriaren 1.079 hm3? Zenbat denbora daukate eskualdeko biztanleek haien herriak ebakuatzeko?