Kataluniako erabakitze eskubideari buruzko hitzaldia

Guaixe 2015ko ots. 27a, 12:15

Gaur, 19:00etan, Altsasuko Zubiondo elkartean. Aldi berean, Askapenak aurtengo nazioarteko brigaden aurkezpena eginen du

Anna Gabrielek, Kataluniako CUP eta Endavant-eko erakundeetako kideak, gaur hitzaldia emanen du Altsasun. Kataluniaren erabakitze eskubideari buruzko azalpenak emanen ditu. Ernai gazte erakundeak eta Askapena erakunde internazionalistak elkarrekin antolatutako saioak balioko du Askapenako kideen aurkako epaiketa salatzeko ere. 

Aldi berean, erakunde internazionalistak nazioarteko brigaden antolakuntzarekin segitzen duela jakinarazi du, erakundearen kontrako epaiketa aurki eginen dela jakin arren. Joan den urtean Argentina, Uruguay, Venezuela, Bolibia, Palestina, Saharar lurralde okupatuak, Gaztela, Aragoi eta Herrialde Katalanetan izan ziren Askapenako brigadistak. Herrialde horiei aurten Galizia, Mexiko, Brasil eta Kurdistan gehitu dizkiote. Askapenarekin brigadista izan nahi duenak martxoaren 31ra arteko epea du izena emateko.