Zoila Nafarroako Antzerki Eskolan

Guaixe 2015ko ots. 27a, 14:15

Joan den urtean ikasturte akaberako proiektu gisa “arrakasta handiz” taularatu zen Nafarroako Antzerki Eskolan Idiotas comtenplando la nieve antzezlana. Javier Perez Eguaras eta Fuensanta Onrubia zuzendarien esanetara 18 paper jokatzen dituzten sei aktore ariko dira taula gainean. Horien artean Zoila Berastegi arbizuarra.

Zuzendariek diotenez, “egungo munduaren pultsuaren isla da obra. Aktoreek bere onetik ateratako pertsonen mundua islatzen dute; euren beharrak asetzen saiatzen diren eta maitasuna ahaztu duten pertsonak dira”. Pertsonaien “auto-suntsiketa” joera, umorez emana dago. Azken batean, “halako mundu batean bizitzen segitu nahi den edo aldatzeko aukera dagoen galdetzen du obrak”.

Emanaldiak
Gaur, bihar eta etzi eta martxoaren 1ean eta 7an. Emanaldiak 20:00etan, larunbatetakoak salbu, 20:30ean direla. Aurretik ilbeltzaren 31n eta otsailaren 1, 6, 7 eta 8an eman zuten.