Nafarroako Gobernuak kontzejuetako populazioaren zifrak jakinarazi berri ditu. Horien arabera, Sakanako 16 kontzejuetan 1.381 pertsona, sakandarren %6,73 bizi ziren joan den urteko lehen egunean (kontzejua desegina duen Aizkorbe barne). Gainontzeko 12 herrietan 20.504 sakandar bizi gara, ibarreko populazioaren %93,27.
Azken 15 urteetako bilakaerari erreparatuta, Arakilgo kontzejuen biztanleria kopuruetan aldaketa txikiak izan dira. Salbuespenak dira populazioa ia bikoiztu egin duen Etxeberri, hurrenez hurren %28,2 eta %17,5 hazi diren Satrustegi eta Hiriberri eta populazioaren ia laurdena galdu duen Ekai. Ergoienako biztanleriaren bilakaera azken urteetan negatiboa izan da eta %16,83 ergoendar gutxiago daude. Azkenik, 15 urtean Lizarragabengoako biztanleria %25 igo da.
Kontzejuetako populazioa Sakanakoarekin alderatuta
Urtea Sakana Kontzejuak
Biztanleria % Biztanleria %
1999 19.104 92,71 1.392 7,28
2003 19.832 93,17 1.353 6,82
2007 20.086 93,16 1.372 6,83
2011 20.776 93,17 1.418 6,82
2014 20.504 93,27 1.381 6,73
Kontzejuz osatutako udalerrien bilakaera
Udalerria Urteak Aldea
2014 2011 2007 2003 1999 Kopurua %
Arakil 941 956 907 867 879 62 7,05
Ergoiena 400 422 426 448 481 -81 -16,83