Espainiako Kluben Arteko Txapelketa

Guaixe 2015ko mar. 11a, 08:46

Irurtzunek galdu eta Altsasuk irabazi

Asteburuan Espainiako Kluben Arteko Pilota Txapelketako hasierako ligaxkako 9. Jardunaldia jokatu zen. Eskuzko modalitatean, A multzoan, Irurtzunek Burgosen jokatu zuen eta bi partidak galdu zituen. B multzoan Altsasuk Paz Zigandaren kontra jokatu zuen eta garaipen bikoitzarekin itzuli ziren altsasuarrak, banako partidan Beitiak garaipena lortu baitzuen eta binakakoan Azpiri-Peñas nagusitu baitziren. Horrela, Altsasu buruz buruko eta binakako finalerdietarako sailkatu da.