Adur Senar bosgarrena Etxauriko gainean

Guaixe 2015ko mar. 24a, 08:32
Adur Senar Etxaurin.

Lakuntzarra 183 korrikalarien artean bosgarrena sailkatu zen

Sakandarrak 36. Etxauriko Krosean
1.Mikel Beunza: 28:35
4.Adur Senar: 30:36
6.Aritz Munarriz: 31:04
22.Iban Gonzalez: 33:31
26.Alatz Agirre: 33:42
27.Aitor Hernaiz: 33:45
30.Iker Flores: 33:58
32.Julen Paniagua: 34:19
36.Patxi Cano: 34:54
129.Joxe Mari Mercero: 46:42

138 korrikalarik hartu zuten parte 36. Etxauriko Krosean. Etxauritik abiatuta, Etxauri gaina zuen helmuga lasterketak (7 km). Mikel Beunza izan zen garaile (28:35). Alkotzekoak adierazi zuenez, lasterketako lehen zatian ihes egitea lortu zuen eta horri esker eroso igo ahal izan zen Etxauriko gainera. Minutu t´erdi atera zion David Pinari (30:09). Emakumezkoetan Alejandra Arribasek ez zuen konpetentzia handirik izan (34:24), eta bi minutu pasa atera zizkion Maider Fraileri (36:45). 9 sakandar aritu ziren lasterketan eta Adur Senar izan zen onena. Lakuntzarra laugarrena izan zen helmugan (30:36).