El chojin

Guaixe 2015ko mar. 27a, 08:03

Kaixo lagunok, gaur artista honi buruz hitz egitea gustatuko litzaidake. El Chojin izeneko raperoari buruz hitz egitera etorri naiz gaur. Nire ustez genero honi buelta ematen dion artista horietakoa da hau.

1977an Madrilgo Torrejon auzoan jaiotako rapero hau, gaur egun guinnes errekorra dauka 921 silaba minutu batean botatzeagatik, baina hau bere curriculuma betetzeko detailetxo bat bezala hartuko dugu, bere rapeatzeko moduan garrantzitsua dena berak idazten dituen letrak direlako.

Artista honi buruz hitz egin nahi dut bere letretan konpromiso soziala delako gairik garrantzitsuena. Beste raperoek bere buruei buruz hitz egiten dute, eta askotan haien arteko gatazkak beren abestien bidez bukatzen dituzte. El Chojin-ek gauza horiek alde batera uzten ditu, eta era oso atsegin batean berak mundua ikusteko modua erakusten digu.

Bere letretan ezin da hitz iraintsurik aurkitu, eta hau ere bereizgarri bat da, arraroa da horrelako estilo batean irainak ez aurkitzea, baina berak esaten duenez "...yo escribo como hablo, que no use esas palabras no es planeado, es simplemente honesto". Beraz, eta lehen esan bezala, bere mundua ikusteko ikuspegia eta bere bizimodua adierazten dizkigu bere abestiekin.

Bere testuetan, drogen kontsumoaren (alkohola barne), biolentzia eta arrazakeriaren kontrako letrak aurkitzen ditugu. Bere abesti ugari izan dira erabiliak kontzientziatze kanpaina ezberdinetan. Adibideak emateko bere Lola (2001) abestia, Bartzelonako udalak erabili zuen kondoiaren erabilera sustatzeko, Amnistia Internacional-ek bere Ponte en mi piel (2003) abestia erabili zuen immigrazioari buruzko kanpaina batean eta ondoren 2005ean Amnistia Internacional -ek berriro ere bere abesti bat aukeratu zuen genero indarkeriaren aurkako kanpaina batean erabiltzeko, kasu honetan El final del cuento de hadas izan zen erabilitako abestia.

Musika egiteaz gain, beste hainbat arlotan ere egiten du lan. 2005ean Tanger pelikulan parte hartu zuen “cameo” txiki bat egiten, eta honen abesti zentrala eginez. 2008an El alma de Alexander Oboe antzerki obra idatzi eta protagonizatu zuen. Honetaz gain hainbat irrati programatan hartu du parte solaskide gisa. Eta zutabeak ere idazten ditu egunkari digitaletan.

Beraz, rapeatu baino gehiago egiten duen rapero bat aurkezten dizuet oraingoan, pertsonalki Rie cuando puedas, llora cuando lo necesites abestia asko gustatzen zait, espero zuek ere holako musika gogokoa izatea.

Aritz Viñas