Gazte Martxaren aurkezpena

Guaixe 2015ko mar. 27a, 12:50

Gaur, 19:30ean, Altsasuko gaztetxean

Heldu den astean, apirilaren 3tik 5era, Gazte Martxak Lekunberri eta Iruña lotuko ditu, eta Irurtzunen eta Berriozaren geldialdiak izanen dira. Aitzina eta Ernai gazte erakundeek antolatu dute Herria mugarri, gazteok martxan! lemapean. Antolatzaileek haren aurkezpena gaur eginen dute Altsasun. Aldi berean, jakinarazi dute martxarako abonuak eta kamisetak Etxarri Aranazko Leku Ona eta Altsasuko Biltoki tabernetan salgai daudela.