Plaza bat Alicia Aristregi Berazaren omenez

Guaixe 2015ko api. 15a, 10:29

Satrustegi eta Irañetako gurasoak zituen emakumea Uharte Iruñean bizi zen. Haren hilketaren urteurrenean Uharte Iruñeko Udalak Alizia Aristregi Berazaren izena eman zion herri erdiguneko plaza bati. Antolatutako ekitaldia genero indarkeria bizi izan duten eta bizi duten emakumeei omenaldia bihurtu zen. Baita harekin bukatzeko egiteko asko dagoela gogorarazteko ere.

Senarrak Aristregi hil zuela 13 urte bete ziren pasa den ostegunean. Emaztearengandik urruntzeko epailearen agindua hautsi eta Atarrabiko autobus geltoki batean Jesus Gil Pelaezek bost labankadaz hil zuen Aristregi, bi seme utziz. Gili 22 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Atarrabian, hil zuten tokian, gertaera gogorarazten duen plaka dago.