guaixe.eus

Bi ez beste, kontzeju guztiak berrituko dira

  Politika  Arakil  Ergoiena  Lizarragabengoa

Maiatzaren 24an ibarreko 13 kontzeju berrituko dira. Haietatik dozena batean zerrenda bakarra aurkeztu da. 70 biztanle dituen Errotzen, berriz, bi dira kontzejurako hautagaitzak. Toki erakundeko ardurak udazkenean berritzera itxaron beharko dute Zuhatzun eta Lizarragabengoan. Duela lau urte lau herri izan ziren hautagairik izan ez zutenak.

58 pertsonek osatzen dituzte aurkeztutako 14 hautagaitzak. Haietatik  44 (%75,86) gizonezkoak dira eta 14 emakumezkoak (%24,14). 14 zerrendetan lehenak ageri direnetatik 11 (%78,57) gizonezkoak dira eta 3 (%21,43) emakumezkoak dira.


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak