Beraza laugarrena eta Bereña hirugarrena Elomendin

Guaixe 2015ko mai. 5a, 12:00

245 korrikalarien artean bikain aritu ziren sakandarrak

7. Xtreme Higa Monreal
1.Kiko Navarro: 1:48:31
4.Jose Luis Beraza: 1:50:57
5.Angel Arrieta: 1:52:24
19.Aitor Hernaiz: 2:02:54
31.Juanjo Armendariz: 2:07:11
42.Mikel Satrustegi: 2:10:05
99.Maite Beregaña: 2:21:36
107.Ion Zubiria: 2:22:38
110.Xabier Aizpun: 2:22:56
113.Xabier Zabalza: 2:23:07
126.Gorka Arratibel: 2:24:44
170.Asier Leiza: 2:37:02
203.Erkuden San Martin: 2:44:01
213.Ainara Martin: 2:46:28
220.Francisco Jose Juango: 2:49:18

Elok 7. Xtreme Higa Monreal lasterketa hartu zuen igandean (21 km). Espero moduan, korrikalariek sekulako ikuskizuna eskaini zuten eta emozioa pil-pilean egon zen Elomendin. 245 korrikalarik lortu zuten proba despeditzea, Kiko Navarro buru zela (1:48:31). Navarrok minutu eta erdi atera zion Victor Amatriaini (1:50:04). Tedy Garzonek itxi zuen podiuma (1:50:47). 10 segundo eskasera sartu zen Jose Luis Beraza uhartearra (1:50:57), probako bigarren beteranoa eta lehen sakandarra. Bosgarrena ere sakandarra izan zen, Angel Arrieta uhartearra (1:52:24). Emakumezkoetan Irene Guembe gailendu zen (2:20:29). Guembek lehia estua izan zuen Miren Anduezarekin, eta azkenean Guembek 9 segundo eskas atera zizkion Anduezari (2:20:38). Minutu eskasera sartu zen Maite Beregaña (2:21:36). Uharte Arakildarra probako hirugarren emakumea izan zen, lehen sakandarra.