Drogen kontsumoak nerabezaroan

Prebentzio Programak 2015ko mai. 22a, 08:00

Nafarroan atera berriak dira droga eta gazteriaren inguruan egindako azken inkesten emaitzak, eta gaurkoan datu batzuk erakutsi nahi dizkizuegu, gaztetxoek egiten dituzten drogen kontsumoak direla eta. Nerabeekin bildutako datuek ikusita, ez dugu ez, lasai egoteko motiborik eta hurrengo lerroetan aipatuko dugu honen zergatia.

Gaurko gazteak, informatuak badaude ere, ez du esan nahi sentsibilizatuak daudela drogen kontsumoek dakarren arriskuekin. Oso nabarmena da jaitsi egin dela lehen aldiz kontsumitzen hasteko adina. Nahiz eta alkohola, tabakoa eta beste drogen kontsumoa jaitsi egin den beste urteotan egin diren inkestek ikusita, adin tarte honetan, kezkatzekoa dena da “kontsumo konpultsiboa” (astean zehar alkoholik ez probatzea eta asteburuan, kantitate handia edatea denbora txikian, azkar mozkortzeko helburuarekin) deituriko kontsumoa igo egin dela. Kontsumo hauek oso arriskutsuak dira nerabezaroan memorian eta ikasteko gaitasunean eragin zuzena izan dezakeelako.

Inkestarekin jarraituz, badago datu bat bereziki kezkatzen gaituena; emakumezkoen kontsumoek. Nesken kontsumoak eta mutikoenak ikusita, parekatu egin dira baina ez hori bakarrik, kannabisaren kontsumoaren kasuan igo ere egin da.

Lasaigarrien kasuan, igo egin da kontsumoa bai nesken eta mutilen artean, baina bereziki nesketan. Hau ere kezkagarria da, kontuan izanda gainera, kontrolik gabeko kontsumoak direla eta “etxeko botikinetik” lortzen direla, medikuen kontroletik kanpo. Kontsumo hauek, gaur egun, nerabeek jasaten duten estresarekin lotuta egon litzateke.

Baina noiz ematen dira kontsumo hauek? Inkestak dioenez ordu txikietan bereziki, gaztetxoak baimena baitute berandu arte kalean egoteko. Eta honek beste galdera batera eramaten gaitu; nola ordaintzen du gaztetxo batek alkohol kantitate hori?

Tartetxo bat utzi beharko dugu gogoratzeko nahiz eta gurasoek ardura zuzena ez duten seme alaben kontsumoetan,  badutela ordea ordutegia adosterakoan, dirua ematerakoan eta etxean arau argiak jartzeko orduan. Jakin baitakigu, etxean prebentzioa egiteko modu bakarra heziketa delako.
Prebentzio Programak