Sei bikote Sakanako Emakumeen VIII. Frontenis Txapelketan

Guaixe 2015ko mai. 22a, 10:15

Gaur hasiko da txapelketa eta finala garagarrilaren 26an jokatuko da

Asteburuan hasiko da Sakanako Emakumeen VIII. Frontenis Txapelketa. Sei bikotek eman dute izena eta 2. mailako txapelketa izango da jokatuko dena. Partidak ostiraletan jokatuko dira, Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan, 20:00etatik aurrera.

1.jardunaldia
Gaur, ostiralean, 20:00etan
Ane-Uxue / Irati-Oihane
Arantxa-Esther / Andrea-Izar
Jone-Amaiur / Leo-Maider