Beriainera Iñaki Otxoa de Olza gogoan

Guaixe 2015ko mai. 22a, 10:24

Larunbatean, 10:00etan Unanun

Iñaki Otxoa de Olzaren Sakanako lagunek haren oroimenez Beriainera joko dute larunbatean, maiatzaren 23an. Goizeko 10:00etan Unanun jarri dute hitzordua eta 11:00etan Annapurnan hil zen mendizaleari omenaldi txikia egingo diote, Beriainen dagoen haren aldeko monolitoan.