San Ferminetako lau t´erdia Altsasun hasiko da

Guaixe 2015ko eka. 12a, 12:24

Ezkurdiak Jaunarena izango du aurkari gaur, ostiralean, 22:00etan, Burunda pilotalekuan (ETB1)

Altsasuko pilota jaialdia
Ostiralean, 22:00etan, Burunda pilotalekuan
Aurrez: Jaka-Tolosa / Irribarria-Irusta
San Ferminetako lau t´erdia: Jaunarena / Ezkudia

Buruz buruko finala oraindik jokatu gabe dagoela –garagarrilaren 28ra atzeratu da finala, Bengoetxea mina hartuta dagoelako– San Ferminetako lau t´erdiko torneoan murgilduko gara. Torneoa Altsasun hasiko da, gaur, ostiralean. Aspeko adarraren barruan, Joseba Ezkurdiak Jon Jaunarena izango du aurkari gaur 22:00etan Burunda pilotalekuan hasiko den lehian, ETB1ek zuzenean eskainiko duena.

Jaunarenaren eta Ezkurdiaren arteko lehia latza espero da. Partida irabazten duenak Retegi Bi izango du aurkari oraindik zehaztu ez den datan. Izan ere, buruz burukoa atzeratu izanak eragina izan du ere San Ferminetako lau t´erdian. Ostiraleko irabazlearen eta Retegi Biren arteko lehian gailentzen denak Juan Martinez de Irujo izango du zain garilaren 3an Logroñoko Adarragan jokatuko den partidan. Irabazleak San Ferminetako lau t´erdiko final handia jokatuko du Asegarceren adarraren kontrako pilotariaren kontra.

Sarrerak
Salgai daude aurrez (661 259 009, Olaia) edo bestela Burunda pilotalekuko txarteldegian.