Ezkurdiak Zubietarekin osatuko du bikoa Sanferminetarako

Guaixe 2015ko eka. 22a, 13:55

Biko sakandarra Sanferminetako binakakoan ariko dira, B multzoan

Aspek eta Asegarcek Sanferminetako programazioa aurkeztu zuten ostiralean Iruñean. Programazioa uztailaren 5ean hasiko da eta uztailaren 14an despeditu. Uztailaren 7an Sanferminetako lau t´erdiko finala jokatuko da –Ezkurdiak bertara iristeko aukerak ditu, asteazkenean Retegi Biren kontra ariko baita Eibarren–, eta hurrengo egunean abiatuko da Sanferminetako Binakako Torneoa. Aipatu Torneoan sei bikote ariko dira. A multzoan Olaizola II-Untoria, Berasaluze II-Albisu eta Altuna III-Rezusta, eta B multzoan Bengoetxea VI-Beroiz, Irujo-Barriola eta Ezkurdia-Zubieta. Hortaz, beste behin biko sakandarra izango dugu txapelketa batean, kasu honetan Joseba Ezkurdiak eta Aitor Zubietak osatutakoa.