Gobernuak sua pizteko arriskuaz gaztigatu

Guaixe 2015ko uzt. 3a, 13:19
Suhiltzaile bat sutea itzaltzen.

Tenperatura handiek suteak pizteko arrisku izugarri handia dela ohartarazi dute Nafarroako Gobernutik. Horregatik, egun hauetan bilketa-lanak egiten ari diren nekazariei arreta handiagoa eskatu die, baso-suterik piztu ez dadin. Nafarroako Larrialdi Agentziak gomendatzen du fardoak egiteko makinek eta uzta-makinek urez betetako bi sulfatagailu edo kantinplora eraman dezatela 15 litroko tanga batekin gutxienez, hasierako neurri modura erabiltzeko suteren bat pizten bada ere.

Herritarrendako gomendioei dagokienez, Nafarroako Larrialdi Agentziak azpimarratu du ez dela zigarro-muturrik, pospolorik edo arriskuko beste objekturik bota behar. Hondakinak ere ezin dira utzi xede horretarako diren guneetatik kanpo. Beharrezkoa ez bada motordun ibilgailuekin ez ibiltzea baimenduta dauden lekuetatik ibiltzeko gomendatu du ere.

Sua egiteko murrizketak
Garagarrilaren 15etik irailaren 30era indarrean dira nekazaritza eta basoko lurretan udan sua erabiltzeko moduari dagozkion murrizketak, suteak ez pizteko prebentziozko neurri modura. Sakanari dagokionez,besteak beste, sua aisialdirako erabili daiteke soilik horretarako egokitutako tokietan (harrizko barbakoak).