Ezkurdia eta Zubieta Sanferminetako Binakakotik kanpo

Guaixe 2015ko uzt. 13a, 09:45

Urrutikoetxea-Beroizen kontra 22-8 galdu zuten eta Irujo-Barriolaren kontra 22-12

Joseba Ezkurdiak eta Aitor Zubietak agur esan behar izan diote Sanferminetako Binakako Torneoari. Lehendabiziko partidan 22-8 irabazi zieten Urrutikoetxeak eta Beroizek sakandarrei eta horrek aurrera egiteko gauzak izugarri zaildu zizkien. Hala ere, ligaxkako bigarren partidan Irujo eta Barriolaren kontra garaipena lortzera atera ziren sakandarrak baina ezinezkoa izan zen eta Irujok eta Barrilak 12 tantotan utzi zituzten. Irujo eta Barriola sailkatu dira biharko final handirako, Urrutikoetxea eta Beroiz 8 tantotan utzi eta gero. Beste finalistak Berasaluze II.a eta Albisu dira.

Zubieta ardoaren desafioan
Gaur jokatuko da Sanferminetako ardoaren desafioa, 22:15ean. Arretxe II eta Jaunarena buruz buru lehiatuko dira. Segidan, binakakoan, Retegi Birekin osatuko du bikoa Aitor Zubietak, Artolaren eta Aretxabaletaren kontra aritzeko. Eta, bukatzeko, Victor eta Irribarria promesen arteko lau t´erdikoa jokatuko da.