Adinekoen etika batzordea

Gizarte zerbitzuak 2015ko uzt. 31a, 08:00

2.013ko abendutik, Nafarroan, adinekoen atentzioaren arloko etika batzordea dugu,  estatu mailan lehena. Bere xedea adinekoen errespetu eta duintasuna zaintzea da, horrela, adinekoei ematen zaien giza arretaren kalitatea hobetzeko asmoarekin.

Sor daitezkeen arazo etikoei aurre egiteko lagungarria da, hauek, zorrotz aztertu, egoera ebaluatu eta etikoki, izan daitekeen aukerarik egokiena hartzen lagundu, ekintza ezberdinak planteatuz. “Zer egin beharko nuke? Ongi ari naiz? Zein da aukera egokiena?” eta antzeko galderei erantzuna eman  eta erabaki bat hartzen  lagun gaitzekete, beti etikaren ikuspuntutik abiatuta.

Komitea organu aholku-emailea da, hausnartzailea, interdiziplinarra, autonomoa eta independentea. Edonork egin dezake kontsulta , bai adinekoen zaintzan lan egiten duen edozein langilek, bai familiak, bai interesa duen edonork. Bere eginkizuna bost puntutan labur daitete:

Adinekoen atentzioaren etika ikuspegiaren sentsibilizazioa landu.

Etika gatazka baten aurrean erabakitze prozesuan aholkua eman eskatzaileari.

 Egoera edota kasu zehatzei buruzko txosten eta gomendioak eman.

Gai zehatzei buruzko ekintza  protokoloa, jardunbide egokiak edota gomendio agiriak landu (hau adinekoen zaintzako alorreko langileentzat soilik).

Adinekoen zaintzaren esparruan ikerketa eta etika ikuspegia bultzatu eta sustatu.

Azpimarratu beharra dago ere, egiten diren txostenak ez direla lotesleak, ez dituztela ez salaketa ez erreklamazioen peritajeak egiten eta ez dutela pertsona edo langileen erantzunkizunaren inguruko epairik egiten.

Beraz, gure lanean (egoitzan, osasun etxean, gizarte zerbitzuetan adibidez) edo familiakoen zaintzaren egunerokotasunean loa uxatzen diguten arazo edo galderaren bat baduzu, ausnartu eta beharrezkoa bada komitearengan jo, korapilutatutako egora hori aska dezazun lagun zaitzaten.

Kontaktuan jartzeko: comiteeticasngg@gmail.com edo 699454634, informazio gehio hemen.